Wordfast
email   password     Lost password?

Wordfast beste itzulpen-ingurune batean integratzea

Hiru abantaila:

  • Wordfast bateragarria da egungo itzulpen-ingurune guztiekin (Trados, IBM Translation Manager, SDLX, DéjàVu, Transit, TMX formatuarekin nahiz, zuzenean, jatorrizko formatuarekin).
     

  • Wordfast bateragarria da Trados (Stagger) edo RWS (Rainbow) iragazkiekin eta antzeko tresna estandarrekin itzultzeko prestatutako (etiketatutako) fitxategiekin.
     

  • Wordfastekin itzulitako dokumentua (segmentutan banatua eta elebiduna) bateragarria da Tradosekin: Wordfastekin itzulitako dokumentu bat Tradosekin garbitu daiteke, eta alderantziz ere bai.
     

Adibidea: Trados itzulpen-ingurunearekin egiten duzu lan

  • Tradosen tresnak eta iragazkiak erabiltzen dituzu enpresako fitxategiak prestatzeko/etiketatzeko.
    Lan-estazio bat erabiltzen duzu eragiketa hori egiteko

  • Wordfastekin itzultzen dituzu fitxategiak.
    Nahi adina itzultzaile horni daitezke Wordfastekin

  • Itzulitako fitxategiak Tradosekin garbitzen/desetiketatzen dituzu enpresan.
    Lan-estazio bat erabiltzen duzu eragiketa hori egiteko

Beraz, trebakuntza txiki bat nahikoa da berehalako hedapena eta kostu-murrizketa handia lortzeko eta, horrez gain, Wordfasten terminologia-baliabideek eta kalitate-kontrolerako funtzioek dituzten onurez gozatzeko:

  • Bezeroaren terminologia berrerabil daiteke, Wordfasten glosarioen formatu erabilerrazari esker (zuzenean bateragarria da Ms-Word/Excel/Access-ekin, Txt formatuarekin eta ohiko terminologia-formatu gehienekin);

  • Mugarik gabeko tamaina duten glosarioekin, terminologia-ezagutze “informatzailea” erabil daiteke (segmentu bakoitzean itzultzaileari jakinarazten zaio zer termino dauden enpresaren edota bezeroaren glosarioan, eta zuzenean lor dezake termino horien itzulpena, Ms-Word-etik ateratzeko beharrik gabe);

  • “Prebentziozko” terminologia-kontrola: itzultzaileak terminologia egokia erabiltzen ez badu, itzulpen-prozesuan terminologia zuzendu dezan gomendatzen zaio, itzulpena amaitu ondoren denbora- edo kalitate-galerarik ez izateko eta abar;

  • Itzulpena amaitu ondoren (enpresan edo lantokian), kalitate-kontrolari buruzko txostena egin daiteke batch moduan dauden fitxategietan, terminologia- edo tipografia-akatsak bilatzeko.

Hitz bi zure inbertsioak ziurtatzeari buruz. Wordfast sistema irekia da, bere lehiakide gehienak ez bezala: Word, Excel, Access eta antzeko tresna estandarrekin manten daitezke datu guztiak. Pentsa ezazu bi aldiz formatu itxi ilunekin funtzionatzen duten sistemetan inbertitu baino lehen. Sistema horiek zure informazioa bereganatzen dute, eta beren irabazi-asmoetarako erabiltzen zaituzte.

Wordfasten erabilerari buruzko zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.


Ms-Office, Word, Excel eta PowerPoint Microsoft corp.-en marka erregistratuak dira.
Translator's Workbench” Trados corp.-en marka erregistratua da.
Gainerako marka guztiak jabearenak dira.

albanian | arabic | armenian | basque | bulgarian | catalan | chinese (simpl) | chinese (trad) | croatian | czech | danish | dutch | english | estonian | german | finnish | french | greek | hebrew | hindi | hungarian | indonesian | italian | japanese | korean | latvian | macedonian | norwegian | polish | portuguese | romanian | russian | serbian | slovak | slovenian | spanish | swedish | thai | tagalog | turkish | ukrainian | vietnamese | my language | (c) 2017, Yves Champollion
Yves Champollion translation localization consultant consulting. en français