Wordfast
email   password     Lost password?

Ezaugarri teknikoak

Itzulpen-memoria
Glosarioak
Hizkuntza bateragarriak
Dokumentuen formatua
Kalitate-kontrola
Bestelako funtzioak
Sistemaren betebeharrak
 

Itzulpen-memoria (IM)

Tamaina: IM bakoitzak 1.000.000 itzulpen-unitate (IU) arteko edukiera du. Gainera, Wordfasten zerbitzariak –Wordfasten doako gehigarria– beste 20 milioi IUko edukiera du.

Formatua: Testu arruntak (ANSI) nahiz Unicode (UTF-16) IMak erabil daitezke Wordfastekin. Wordfasten IMen formatua irekia eta sinplea da, eta erraz irakurtzen, mantentzen, partekatzen eta biltegiratzen da. Ia edozein testu-editorerekin ireki daitezke Wordfasten IMak. IMak kudeatzeko Microsoft Word erabil daiteke, baina Wordfastek berak ere hainbat tresna eskaintzen ditu IMak editatzeko, trinkotzeko, ebakitzeko, bateratzeko edo alderantzikatzeko.

Formatu ireki horri esker, datuak modu sendoagoan biltzen dira, eta aldakortasun eta bateragarritasun handiagoa lortzen da. Seguruenik, OLI industriako formaturik trinkoena du Wordfastek: Wordfasten IM batek bere lehiakideenek baino hiru edo lau aldiz gutxiago okupatu ohi du. Ezaugarri hori garrantzitsua da IM asko biltegiratzen direnean.

Wordfasten IMen formatua ez da inoiz ere aldatu: Wordfasten 1., 2., 3. eta 4. bertsioek formatu bera dute. Hala, formatu hori etorkizuneko berrikuntzetara egokitzen da, eta bertsio berriek aurrekoekin bateragarriak izaten jarraitzen dute. Beste tresna gehienek formatua aldatzen dute bertsio berri bat kaleratzen duten bakoitzean, ingeniaritza eskasa eta estrategia komertzial bitxiak dituzten seinale.

Bateragarritasuna: Wordfastekin itzulpen-memorien truke-formatuan (TMX) irakurri eta idatz daiteke (inportatu eta esportatu).

IM motorraren performantzia: Wordfasten IM motorrak segundo-erdian baino gutxiagoan bilatu ohi ditu bateragarritasun zehatzak edo lausoak. Bateragarritasunik ez badago, iturburu-segmentuarekin lotura duten proposamenak egin ditzake Wordfastek.

Integrazioa: Wordfasten IM motorra guztiz integratuta dago Ms-Word-en. Beraz, ez duzu beste aplikazio batzuen beharrik.

Sareratzea: Hogeitik gora erabiltzailek aldi berean parteka dezakete IM memoria bat LAN edo sare lokal batean.

Glosarioak

Wordfastek hiru glosario erabil ditzake aldi berean.

Tamaina: glosarioen tamaina ia mugagabea da Wordfasten. Dena den, 250.000 sarreraren muga jartzea erabaki da. Bezeroek emandako glosario espezifiko gehienek, ordea, 10.000 sarrera baino askoz ere gutxiago izaten dituzte.

Formatua: IMen formatua bezala, glosarioek ere testu arruntaren formatua dute (unicode edo bestelakoa), eta tabuladoreekin mugatuta egoten dira. Beraz, oso erraza da Wordfasteko glosario bati terminologia gehitzea, kopiatuz eta itsatsiz.

Ezaugarriak: Wordfasten glosarioek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, termino edo esamolde bat bilatzetik hasi eta iturburu-segmentuan detektatutako terminoak denbora errealean markatzeraino.

Termino lausoak ezagutzea: Wordfastek termino zehatz edo lausoak ezagut ditzake glosarioetan. Glosarioak glosario modura erabil daitezke edo, bestela, ordezkoak konfigura daitezke bilaketa zehatzagoak egiteko. Halaber, terminologia lausoa bilatzeko motorrak termino edo esamolde baten hainbat inflexio ere ezagut ditzake.

Integrazioa: Wordfasten glosarioak guztiz integratuta daude Ms-Word-en. Beraz, ez duzu beste aplikazio batzuen beharrik.

Sareratzea: Hogeitik gora erabiltzailek aldi berean parteka dezakete glosario bera LAN edo sare lokal batean.

Hizkuntza bateragarriak

Wordfasten bidez, Microsoft Wordekin bateragarria den edozein hizkuntza itzul daiteke. Hala, Wordfastekin itzul daitezke txinera, japoniera eta koreera, eskuinetik ezkerrera idazten diren hizkuntzak (arabiera, hebreera), zirilikoa, jatorri latindarra duten Europako hizkuntza guztiak, Europaren erdialdeko hizkuntzak, grekoa, zenbait hindi-mota, hainbat hizkuntza gutxitu eta abar

Dokumentuen formatua

Wordfastek Ms-Word erabiltzen du testu-editore gisa, eta, beraz, Ms-Word-ek onartutako formatu guztiak onartzen ditu. Excel eta PowerPoint dokumentuak ere itzul daitezke Wordfastekin, dokumentuak iragazteko edo etiketatzeko aplikazioen beharrik gabe. Gainera, HTML dokumentuak onartzen ditu, doako PlusTools aplikazioa instalatuta badago edo HTML dokumentua etiketatuta badago. Halaber, Wordfast bateragarria da RWS Rainbow-en, Trados-en, Stagger-en eta abarren formatu “etiketatuekin”. Beraz, Wordfast oso modu errazean integra daiteke Tradosen oinarritutako proiektuen arkitekturan, FrameMaker, SGML, Quark Xpress, PageMaker eta antzeko formatuekin lan egiteko.

Kalitate-kontrola (QC)

Itzulpen-prozesuan Wordfastek kalitate-kontrolerako hainbat funtzio eskaintzen ditu, itzulpena amaitu ondoren denbora gutxiago galtzeko dokumentua berrikusten. Bestela, itzulpena amaitu ondoren QC azterketa egin daiteke, eta QC txostena sor daiteke arazoak identifikatzen laguntzeko. QC azterketaren bidez, zer arazo tipografiko izan diren, termino itzulezinak zenbateraino errespetatu diren eta terminologia-irizpideak bete diren aztertzen da.

Bestelako funtzioak

Wordfastek askoz ere funtzio gehiago ditu; zaila da guztiak hemen azaltzea. Adibidez, kanpoko hiztegiekin eta itzulpen automatikoko aplikazioekin erabil daiteke, testuinguruaren araberako bilaketak egin daitezke IMan, bat-etortzeak (prozesatu gabeko dokumentuen corpusetako terminoak edo esamoldeak) bila daitezke, eta beste ehunka funtzio ere baditu berariazko proiektuen arabera pertsonaliza daitezkeenak. Gainera, itzulpen-proiektu handiak egiten direnean, Ms-Word-en makroak gehitzeko aukera ematen du eta, horrekin, ezin konta ahala aukera sortzen ditu.

Sistemaren betebeharrak

Wordfast sistema eragile gehienekin erabil daiteke (Windows 95...Window XP, Mac OS7...Mac OSX, Linux+Ms-Office).

Microsoft Word 97 edo ondorengo bertsio batekin bateragarria den edozein sistemarekin funtzionatzen du. Zentzu hertsian, Ms-Worden funtzio gehigarri bat da Wordfast, eta ez du beste baliabiderik erabiltzen (ez DLLrik, ez exekuzio-denborarik, ez EXE fitxategirik).

Hauek dira Ms-Word-en bertsio bateragarriak: Word 97, Word 2000, Word 2002 (a.k.a. XP), Word 2003, eta Word 98, Word 2001 eta Word X MacIntosh-erako. Ms-Word zenbat eta hobeto ibili (abiaduran, fidagarritasunean...), orduan eta hobeto ibiliko da Wordfast ere. Ms-Word 97 duen 120-Mhz-ko Windows lan-estazio batekin ere nahikoa da. MacIntosh-erako, berriz, prozesadore ertain bat (500 Mhz-koa) gomendatzen da OS7-9-rekin, eta prozesadore azkarra (1 Ghz-koa) OSX-erako. Gai horri buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus plataforma bateragarriei buruzko atala.

albanian | arabic | armenian | basque | bulgarian | catalan | chinese (simpl) | chinese (trad) | croatian | czech | danish | dutch | english | estonian | german | finnish | french | greek | hebrew | hindi | hungarian | indonesian | italian | japanese | korean | latvian | macedonian | norwegian | polish | portuguese | romanian | russian | serbian | slovak | slovenian | spanish | swedish | thai | tagalog | turkish | ukrainian | vietnamese | my language | (c) 2017, Yves Champollion
Yves Champollion translation localization consultant consulting. en français