Wordfast
email   password     Lost password?

Trebakuntza lokal eta kooperatiboa

Wordfasten lizentzia duen edonor irakasle izan daiteke, hasiberriei oinarrizko maila edo maila ertaina irakats diezaiekeela iruditzen bazaio. Irakasleen zerrendan sartzeko nahikoa da, saioa hasi ondoren, zure irakasle-profila osatzea (ikasleek adierazten badute irakasle batekin esperientzia txarra izan dutela, irakasle hori zerrendatik kendu ahal izango da, aurrez abisurik edo azalpenik eman gabe).

Trebakuntza eskatzen duten itzultzaileek (ikasleek) kontuan izan behar dute irakasleek normalean ez dutela telefono bidezko laguntzarik ematen, trebakuntza-saioak baizik. Trebakuntza-saio horiek ez dira doakoak. Irakaslearen esku dago prezioa jartzea, eta komenigarria da aurrez adostea. Wordfastek ez du inolako parte-hartzerik trebakuntza-saioetan, eta ez du prezioaren ehunekorik edo komisiorik bereganatzen. Irakasle boluntarioek ematen dute trebakuntza maila lokalean, eta banakako edo taldeko trebakuntza-saioak eskaintzen dituzte aurrez adostutako prezio baten truke.

Oharra:Gutxienez egun oso bateko trebakuntza-saioa jaso eta ordaindu duten ikasleek deskontua (% 25etik gorakoa) lor dezakete berentzako erositako Wordfast lizentzian. Trebakuntza-saioa doakoa edo egun bat baino gutxiagokoa bada, ordea, ez da deskonturik egiten. Egun bateko trebakuntza-saio ordaindua jaso dela ziurtatzeko, irakasleak ikaslea erregistratu eta ordaindutako kopurua adierazi behar du. Ikasleak nola erregistratu ikasteko, Wordfastekin harremanetan jartzea gomendatzen diegu irakasle berriei. Erregistratutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, beren lizentziei aplikatutako deskontuei buruzko xehetasunekin. Informazio hori guztia isilpean gordetzen da.

Irakaslea izan nahi duzu? Erregistratu eta egin klik “Editatu irakasle-profila” atalean

Wordfast/MsWord eta abar erabiltzen ikasteko trebakuntza behar duzu? Bilatu ezazu hurbilen duzun irakaslea

Trebakuntza-saioen aurretik, alderdi hauek adostea gomendatzen da:

Tokia Trebakuntza-saioa non egingo den.
Edukiak Ikasleak ikasi nahi duena, oro har.
Tarifa Zerbitzu ordainduei buruz tokiko legeriak ezartzen duenaren araberakoa.
Data Eguna, ordua eta iraupena.
Ikasleak Taldeko saioen kasuan, ikasleen izenak/kopurua.

Zer egin trebakuntza-saioa jasotzeko: Idatzi hurbilen duzun irakasle ziurtatuari, eta zehaztu lehenengo bilera informala edo trebakuntza-saioa.

 Irakasleen zerrenda ikusteko, egin klik hemen

albanian | arabic | armenian | basque | bulgarian | catalan | chinese (simpl) | chinese (trad) | croatian | czech | danish | dutch | english | estonian | german | finnish | french | greek | hebrew | hindi | hungarian | indonesian | italian | japanese | korean | latvian | macedonian | norwegian | polish | portuguese | romanian | russian | serbian | slovak | slovenian | spanish | swedish | thai | tagalog | turkish | ukrainian | vietnamese | my language | (c) 2017, Yves Champollion
Yves Champollion translation localization consultant consulting. en français